Nola erabili

Orri nagusia

Webgunearen orri nagusian bertan egin daiteke oinarrizko lehen bilaketa bat. Horretarako, idatzi bilatu nahi duzu hitza erdian dagoen laukian, eta sakatu Sartu tekla; bestela, idazten hastearekin batera hedatzen den zerrendatik, hautatu nahi duzun hitza. Emaitza webgunearen kontsulta-interfazean bistaratuko da.

Terminoa bilatzeko hizkuntza aukeratu dezakezu hizkuntza-zerrendan: gaztelania edo euskara.

Zure bilaketa edozein delarik ere, emaitza beste pantaila batean bistaratuko da.

Kontsulta-interfazea

Bilaketak

Zure bilaketa zein hizkuntzatan egin nahi duzun zehazteko, bilagaiaren laukiaren gaineko zerrendako aukera bat sakatu behar duzu (gaztelania edo euskara).

Ondoren, idatzi aurkitu nahi duzun hitza, terminoa edo esapidea bilagaiaren laukian; bestela, idatzi karaktere bat zein karaktere-segida bat. Idatziz joan ahala, halako hitzez, karakterez edo karaktere-multzoz hasten diren sarrera guztiak bistaratuko dira. Sakatu tekla, edo, bestela, hautatu nahi duzun hitza zerrendatik.

Bilaketa arlo jakin batera mugatu nahi baduzu, eskuinean ageri den arlo-zerrendan zehaztu behar dituzu nahi dituzun arloak.

Emaitzak

Aurkitutako terminoa goian agertuko da. Aurkitutako terminoak adiera bat baino gehiago baditu, adierok bata bestearen atzetik erakusten dira, jakintza-alorraren arabera ordenaturik.

Kontzeptu bakoitzean ageri den informazioa:

  • Dagokion jakintza-alorra
  • GI, AFA, GFA, BFA edo EJ: dagokion terminoaren iturria
  • Sin. laburduraren ondoren, terminoaren sinonimoak
  • Ondoren, beste hizkuntzetako ordainak, nazioarteko hizkuntza-laburdura aurrean dutela: gaztelania (es) eta euskara (eu)
  • Testuinguruak: terminoaren agerpen erreala Arabako Foru Aldundiaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren testuetan, gaztelaniaz eta euskaraz. Bilatutako terminoa letra lodiz agertuko da. Bilatutako terminoak adiera bat baino gehiago duenean, informazioa fitxatan banatua ageriko da. Adieraren arabera, klikagarriak diren fitxatan ikus daitezke.
    Bilatutako terminoak testuingururik ez duenean esaldi hau agertuko da: (termino bikote honek ez du testuingururik)
  • Ikus + testuinguru gehiago ikusteko botoia
  •  : hitzari buruzko iruzkina bidaltzeko aukera ematen du
  •  : hitza Twitter bidez partekatzeko botoia
  •  : hitza Facebook bidez partekatzeko botoia

Termino batek adiera bat baino gehiago duenean, zenbakiturik agertuko da ezkerrean (1). Eta adiera bakoitzari dagokion informazioa erakutsiko da. Testuinguruetan ere, adiera bakoitza zenbaki batez adieraziko da, nahi dugun adieraren testuinguruak ikusteko dagokion fitxaren hegalean sakatu behar da.

Sistemak bilaketa-laukian idatzi duzuna hiztegian aurkitzen ez duenean, mezu hau bistaratzen du informazio-atalean: 'Bilatu duzun hitza ez dago hiztegian. Nahi baduzu, hiztegian sartzeko proposamena bidal dezakezu'. Proposamena jartzen duen tokian sakatuz, termino hori hiztegiratzeko proposamen bidali daiteke.

Bilaketa-laukian sartzen den hitz oro, zuzenean, beste hiztegi hauetan bilatzeko aukera izango duzu: Elhuyar Hiztegietan, Elhuyarren Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoan eta EuskalTermen. Ezkerreko zutabean agertzen diren loturetan klik egin eta aukeratutako hiztegian idatzitako terminoaren bilaketa egingo du.

Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu, hiztegia hobetzeko iradokizunen bat bidali nahi baduzu edo proiektuan parte hartu nahi baduzu, Kontaktua botoia sakatu besterik ez duzu egin behar.

Atzera egiteko edo aurreko leihora itzultzeko, nabigazio-leihoko geziaren gainean klik egin behar duzu.

Interfazearen hizkuntza aukeratu dezakezu eu |es botoietan sakatuz, interfazea gaztelaniaz edo euskaraz jar dezakezu.